jueves, 18 de marzo de 2010

Laburpena: Aro Modernoa

Erdi Aroaren ondotik datorren eta 1453. urtetik 1789. urtera bitarteko garaiari aro modernoa esaten zaio. Teknika berriak, itsasbidaietarako aurrerapenak, hirien eta merkataritzaren indartzea, salerosketa eta diru prestaketaz aberastutako jendea.. aldaketa nabarriak eta garrantzitsuak izan ziren.

Merkataritza, industria eta banka
Itsasbide luzeetan zehar itsasontzi handiek mota guztietako produktuak garraiatzen zituzten. Kaietako iharduera eta ontzigintza indartu egin ziren. Inguruan, merkatariak aberastu egin ziren, dirutza dirutza handiak pilatuz eta bankuak sortuz. Maileguak egin eta industri berriak martxan jarri zituzten.

Merkatariak, kultur zaleak
Aberatsek kulturari laguntza eskaini zioten. Artisten laguntzaile hauen artean, Lorentzo Medici eta beste merkatari eta aberats berri asko, arteari eta kulturari babesa ematen saiatu ziren.

Artista paregabeak
Rafael, Migel Anjel eta Leonardo Da Vinci izan ziren garaiko artista paregabeak. Margolaria, musikaria, eskultorea, olerkaria, asmakaria eta beste gauza asko izan zen aldi berean Da Vinci. Gioconda beronen margolan sonatuetakoa.

Gizakia, zientzia eta erlijioa
XV. eta XVI. mendeetan hirietako jende kopurua hazi egin zen eta nekazari giroko biztanlegoa gutxitu; jendea hiritartu egin zen. Hiriko bizimodu honek ideien eta ohituren aldaketa nabaria eragin zuen.
Gizakiak eta giza balioak gainontzekoen gainetik jarri ziren garai hartako pentsamenduan. Zientzia eta kultura ez zeuden, fraileei esku, Erdi Aroan bezala, hirietako zientzilarien eta jakintsuen esku baizik. Ideiak berriak sortu eta, horien ondorioz, erlijio-borrokak piztu ziren.