lunes, 22 de junio de 2009

EKONOMIA - SEKTOREAK

Ekonomia-jarduerak askotarikoak dira, baina hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu; lehen sektorean, bigarren sektorean eta hirugarren sektorean, hain zuzen ere.
  • Lehen sektorean, naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; esaterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.
  • Bigarren sektorea, naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak eta energia-iturrien ustiapenak (ura, petrolioa, gasa...).
  • Hirugarren sektorean jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak. Sektore honetan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza...

Eskuarki, ekonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan eta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak, eta txikiagoa lehenak.

viernes, 12 de junio de 2009

ATLETISMOA

Guk Jacqueline eta Nadia gara. Atletismoko saioa emango dugu soinketan.


1. Beroketak:


-Hiru buelta korrika.


-Estiramenduak: hankak eta besoak luzatu.


2. Ariketak:


-Hiru pertsonako lau fila egin eta talde bakoitzak lekuko bat izango du. Lehenengo pertsonak, lasterka egin behar du buelta bat, gero bere taldekideari pasa, eta berak berdina egin behar du eta horrela jarraian, taldekideok buelta bana egin arte.


-Balla saltoa egingo dugu, horretarako ballak jarriko ditugu pistan. Sei pertsonako bi fila eta lasterketari ekingo diogu. Pertsona bakoitzak buelta bana eman beharko ditu.


-Altuera jauzian fila batean jarriko gara denok eta banaka joango gara koltsonetara saltatzen.


-Azkenengo gauza egingo duguna erresistentzia da. Norberaren gaitasun fisikoa lantzeko. Denok batera hasiko gara korrika egiten eta ea zeinek irauten duen gehien

ZIENTZIA-FIKZIOA EUSKARAZ: EGILEAK ETA LANAK

Zientzia-fikziozko istorioek arrakasta izugarria izan dute XX. mendean, bai literaturan eta bai zinemagintzan ere. Hala ere, euskaraz sortutako lanak aintzat hartuta, badirudi Euskal Herrian zientzia-fikzioak zale gutxi dituela.
Zientzia-fikziozko lehen lana Iñaki Zuberdiaren Euskaldun bat Marten (1982) haur eta gazteentzako liburua izan zen. Ordutik, genero horretako lan bakan batzuk baino ez dira argitara eman, tartean Mayi Peloten 2061: antzinako kronikak (1990), Aitor Aranaren Azken gurasoak (2003) eta Asel Luzarragaren Karonte (2005).

martes, 9 de junio de 2009

La señorita Smila y la nieve


-Título: La señorita Smila y la nieve
-Título original: Smilla's Sense of Snow.
-Año: 1997
-Duración: 122 min.
-Director: Bille August.
-Reparto;
-Actriz principal: Julia Ormond.
-Otros actores: Gabriel Byrne, Richard Harris...
-Países participantes en la película: Dinamarca, Suecia y Alemania.
-Guión: Ann Biderman (Novela: Peter Hoeg)
-Música: Harry Gregson-Williams & Hans Zimmer.


DESCRIPCIÓN PSICOLÓGICA DEL PERSONAJE PRINCIPAL:

Smila es una mujer que ahora vive en Copenhague (Dinamarca), su infancia la pasó en Groenlandia. Su caracter es muy brusco, pero en el fondo amable y yo creo que eso se debe a que no se adapta a la ciudad por que ella esta muy apegada a la naturaleza. A lo largo de la película se ve que es una persona solitaria. Su madre murió cuando ella era pequeña pero su padre no, él tambien vive en Copenhague, con una joven. Smila se lleva muy bien con su padre, pero con su novia no. Solo se ha enamorado una vez, de su vecino que es del que está enamorada ahora. Ella es muy valiente y está en buena forma física. Mi pensamiento sobre ella es que es demasiado valiente y que en la vida real no existe gente tan atrevida.

jueves, 28 de mayo de 2009

NIRE KONPETIZIOA

Konpetizio bat egin nuen Loiolan (Donostian), martxoaren 14-ean (larunbata) eta 15-ean (igandea). Salto mota asko zeuden 0,30cm-tik, 1,30cm-tara. Nik egin nuen froga 0,60cm-koa zen eta 14 pertsonak hartu genuen parte, bai larunbatean bai igandean. Aurrena beroketa pistan sartu nintzen berotzera eta salto batzuk egitera, gero konpetizioa hasi zen. Larunbatean, seigarrena atera nintzen pistara eta laugarrena gelditu nintzen. Hamar salto ziren, ez nituen akatsik egin eta errekorridoa 71,81 segundutan egin nuen.
Igandean berriz, hamargarrena atera nintzen pistara eta bigarrena gelditu nintzen. Hamar salto ziren, ez nituen akatsik egin eta errekorridoa 59,01 segundutan egin nuen.
Oso ondo pasa nuen eta asko disfrutatu egin nuen. Parte hartzen zutenak oso atseginak ziren.

viernes, 22 de mayo de 2009

BERTSOZ BERTSO

1-Zer da bertsoa? Amurizarentzat? eta Joxean Gartziak, Egañak eta Jon Sarasuak idatzitako liburiako definiziaren arabera? Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza: Neurriz eta errimaz kantatzea hitza. Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da.
2-Web orria honetan bertan "doinuan" klik egin eta erantzun:
- Bertsolariek musika tresnaz lagunduta inprobisatzen dute?musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen dira bertsotan.
-Nola sailkatzen dira bertso- doinuak? Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
-Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
-Neurriz parera datozen doinu berriak
-Propio osatutako doinuak

3-Neurri delakoan klik egin HAU ESATEN DIGUTE:
-"bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen" ORDUAN PENTSATU ETA ERANTZUN, NOLA ASMETZEN DUTE NEURRIA?

miércoles, 6 de mayo de 2009

UNICO TESTIGO

-titulua: withness (unico testigo)
-urtea: 1985
-herria: Estatu Batuak
-iraupena: 112 minutu
-zuzendaria: Peter Weir
-gidoia: Earl W. Wallace & William Kelley (Historia: William Kelley, Pamela Wallace, Earl W. Wallace)
-musika: Maurice jarred
-argazkiak :john seale
-banaketa: Harrison Ford, Kelly McGillis, Josef Sommer, Lukas Haas, Jan Rubes, Alexander Godunov, Patti Lupone
-produktorea: Paramount Pictures presenta una producción Edward S. Feldman


Gaztelaniaz "el Único testigo" eta ingeleses "Withness" dugu filma horren titulua. Argudioa ongi dago, sinesgarria da, eta ez dut akats historikorik antzeman. Filmak erritmo egokia du. Hasierako hilketa, bukaeran kompontzen dutelako eta ongi kokaturik dago XXI. mendean. Jazkera ongi dago aukeratuta, amish-ak horrela jazten direlako. Nire ustez casting-a ondo egin dute. Aktoreak paperean ondo sartzen dira eta ez dute akatsik egiten. Nire lagunei errekomendatuko nieke. Pelikularen hasieran pixkat aspertu egin nintzen baino gero gustatu egin zait. Ez dakit ondo zer transmititu nahi zuen zuzendariak film honekin. Nire ustez amaiera irekia du. Zeukan amaiera pixkat hotza zen eta horregatik amaiera asko proposatuko nuke, esaterako protagonistak elkarrekin bukatzea.