lunes, 14 de diciembre de 2009

ERROMATAR IMPERIOAREN KRISIALDIAK ETA AMAIERA

III.MENDEKO KRISIA: III. mende hasieran krisi handia izan zen Erromatar inperioan, honek ondorio larriak ekarri zituen. Bere ondorioak jendea ikaratuta ihes egin zuen babes bila, merkataritza galdu egin zen eta enperadorek boterea galdu zuten.
Germaniarrak inperioan sartu ziren eta gero persiarrak.


IV.MENDEKO SUSPERRALDIA: Dioklezianok boterea hartu zuen zenbait erreforma abiaraziz, inperioaren krisialdia gainditzeko eta horri esker ekonomia eta mugak indartu ziren.
Konstantino enperadoreak Konstantinoplara aldatu zuen gortea.
Hunoak inperioan sartu ziren.


ERROMATAR IMPERIOAREN AMAIERA: Inperioaren bi zatien bilakaera oso desberdina zen.
Mendebaldean enperadoreak oso ahulak ziren, beren erresumak sortuz joan ziren.
Ekialdean inperioak beste mila urte iraun zuen. Hortik aurrera, inperio horri Bizantziar Inperioa esaten zaio.

martes, 17 de noviembre de 2009

ADITZAK BALDINTZAK:

[1] ERREALAK
·euria egiten badu bustiko gara
[2]HIPOTETIKOAK

·Euria egingo balu bustiko ginateke
[3]IRREALA
·Euria egin izan balu bustiko ginatekeen

miércoles, 7 de octubre de 2009

boockS



Bookcrossinga liburuak alde batetik bestera joatea da. Liburuei zenbaki bat jartzen zaie, jendeak jasotzen duenean liburuaren berri ematen du web orrian, web orrian erregistraturik egon behar da.Bookray izena du liburuak toki batea utzi eta ez zaio jabeari bueltatzen. Jendea bertan erregistratu ondoren liburuen berri ematen du non dagoen edo non utziko duen adibidez.Boockringean jabearengana itzultzen da liburua, bookrayean gertatzen ez den bezala.

lunes, 22 de junio de 2009

LANBIDEEN SAILKAPENA

Kamareroa........................................... 3.sektorea
Irakaslea...............................................3.sektorea
Taller bateko langilea.........................2.sektorea
Arrantzalea..........................................1.sektorea
Txoferra...............................................3.sektorea
Aseguru sailtzailea..............................3.sektorea
Banketxe bateko langilea....................3.sektorea
Behizainak............................................1.sektorea
Artzaia..................................................1.sektorea
Polizia....................................................3.sektorea

EKONOMIA - SEKTOREAK

Ekonomia-jarduerak askotarikoak dira, baina hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu; lehen sektorean, bigarren sektorean eta hirugarren sektorean, hain zuzen ere.
  • Lehen sektorean, naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; esaterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.
  • Bigarren sektorea, naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak eta energia-iturrien ustiapenak (ura, petrolioa, gasa...).
  • Hirugarren sektorean jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak. Sektore honetan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza...

Eskuarki, ekonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan eta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak, eta txikiagoa lehenak.

viernes, 12 de junio de 2009

ATLETISMOA

Guk Jacqueline eta Nadia gara. Atletismoko saioa emango dugu soinketan.


1. Beroketak:


-Hiru buelta korrika.


-Estiramenduak: hankak eta besoak luzatu.


2. Ariketak:


-Hiru pertsonako lau fila egin eta talde bakoitzak lekuko bat izango du. Lehenengo pertsonak, lasterka egin behar du buelta bat, gero bere taldekideari pasa, eta berak berdina egin behar du eta horrela jarraian, taldekideok buelta bana egin arte.


-Balla saltoa egingo dugu, horretarako ballak jarriko ditugu pistan. Sei pertsonako bi fila eta lasterketari ekingo diogu. Pertsona bakoitzak buelta bana eman beharko ditu.


-Altuera jauzian fila batean jarriko gara denok eta banaka joango gara koltsonetara saltatzen.


-Azkenengo gauza egingo duguna erresistentzia da. Norberaren gaitasun fisikoa lantzeko. Denok batera hasiko gara korrika egiten eta ea zeinek irauten duen gehien

ZIENTZIA-FIKZIOA EUSKARAZ: EGILEAK ETA LANAK

Zientzia-fikziozko istorioek arrakasta izugarria izan dute XX. mendean, bai literaturan eta bai zinemagintzan ere. Hala ere, euskaraz sortutako lanak aintzat hartuta, badirudi Euskal Herrian zientzia-fikzioak zale gutxi dituela.
Zientzia-fikziozko lehen lana Iñaki Zuberdiaren Euskaldun bat Marten (1982) haur eta gazteentzako liburua izan zen. Ordutik, genero horretako lan bakan batzuk baino ez dira argitara eman, tartean Mayi Peloten 2061: antzinako kronikak (1990), Aitor Aranaren Azken gurasoak (2003) eta Asel Luzarragaren Karonte (2005).