lunes, 27 de abril de 2009

EGUNGO MIGRAZIOAK

1-Gaur egun honako hiru migrazio-fluxu bereiz ditzakegu: gutxien garatutako herrialdeetatik herrialde garatuenara, herrialde garatuen artean eta herrialde azpigaratuen artean.
2-Iheslariak dira haien herritik ateratzen direnak honako arrazioengatik, erlijioagatik, hizkuntzagatik, ideologiagatik eta iritziagatik jazarria izateko beldur delako, edo tratu txarrak jasotzeko beldur, edota hilko duten beldur.
3-Iheslari estatutua ofiziala da. Harrera-herrialdeak mantendu egiten du eta babesa ematen dio, (pag 99)

lunes, 20 de abril de 2009

gizakien seme-alabak


Filmaren jatorrizko titulua Children of men da eta haren zuzendaria Alfonso cuaron da.
Gidoia children of men nobelan oinarriturik dago P. D. Jamesek idatzitakoan. Filmako aktore nagusienak Clive Jwen eta Juliane Moore dira. Pelikularen propagandak honela zioen: 2027. urtea: gizateriaren azken egunak. Ez da haurrik jaio 18 urtetik hona. Baino niri ez zait normala iruditzen jaiotre tasa %0-koa izatea. Kutsadurarengaitik, gizonezkoak antzutasun kasua dute. Emakumezkoak ezin dute seme-alabarik eduki. Baina urte horretan ume bakar bat jaiotzen da. Protagonistak, umea daukan neskari laguntzen dio bidaia bat egiten. Daukan semea, giza proiektura eramateko eta arrisku asko pasa ondoren beraien helburua lortzen dute baina Theo hil egiten da, eta neskak bakarrik lortzen du giza proioektura iristea. Amaiera itxia da nere uztez. Gidoia Interesantea iruditu zait, eszenaratzea ongi, erritmoan nahikoa, aktoreen lana ona ta amaiera tristea da.

miércoles, 1 de abril de 2009

Easoko eskola

Atzo, 2009-ko martxoaren hogeita hamaik-ean ez genuen klasea eman, Donostira joan ginen trenez Easoko eskola batera. Loreak antolatu zuen aktibitate hori, teknologiako irakaslea. Baino Arantzazu ere bai etorri zen, gure tutora da. Estazioan klaseko ikasle guztiak bost euro eman genizkion Loreari trenean joateko tiketa erosteko, hamar pertsonako bonoa erosi genuen. Trena hartu genuen bederatzirak eta zortzian. Trenean sartu ginen Donostiara joateko. Hamarrak laurden gutxitan iritsi ginen gutxigorabehera. Estaziotik atera ginen eta eskolara joan ginen, pixkat urruti zegoen. Eskolara sartu ginen eta tallerrera joan ginen, beheko pisuan zegoen. Tallerrean egurrarekin lantzen zen dena eta horko irakasleak Antonio izena zuen eta oso majoa zen. Tallerrean sartzerakoan, aurrena taller guztia erakutsi zigun, makina guztiak zertarako erabiltzen diren, egurrak, toki bakoitzean zer egiten zen... Gero ezan zigun joku bat egingo genuela, laberintoa, hain zuzen ere. Egur karratu bat eman zigun laberinto bat irudikatuz. Guk egin behar genuena pasadizoak ziren. Gero limatu egin behar genuen dena eta gero plastiko transparente bat jartzeko gainean. Pieza egin genuen eta gero gure izena grabatu zigun makina batekin. Gero trena hartu genuen eta Zarautzera etorri ginen eta azkenengo klasea egin genuen.

miércoles, 25 de marzo de 2009

NIRE GUSTOKO BIDEO BAT

Fama a bailar-en koreografia grupala ikusteko joan ( muy muy hot)http://www.youtube.com/watch?v=AbWqWaD2MS4

BIZTANLERIA HERRIALDE AZPIGARATUETAN

HAZKUNDE HANDIA

Herriande azpigaratuetan, handia izaten da, eskuarki, biztanleriaren hazkundea: %2tik gorakoa, Horren arrazoia jaiotza-tasa altua da.

Jaiotza-tasa altu hori lau arrazoi nagusi hauen ondorioa da:
  • Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi dira, eta familientzat ezin bestekoa da seme-alabek ere lan egitea.
  • Haurren heriotza-tasa altua dela-eta, emakumeek haur gehiago izaten dituzte, bai baitakite ez dutrela guztiek bizirik iraungo.
  • Erlijioak eragin haundia du, eta eskuarki, erlijioek ez dituzte onartzen jaiotza-tasa kontrolatzeko metodo artifizialak.
  • Gobernu askok ez dute familia-plangintzako kanpainarik egiten.

BIZI-ITXAROPEN LABURRA ETA BIZTANLERIA GAZTEA

Herrialde azpigaratuetan herrialde garatuetan baino laburragoa da bizi-itxaropena. Bizi-itxaropena laburra, herrialde azpigaratuetako biztanleria gaztea da.

ARAZOAK ETA POLITIKAK

Biztanle asko izateak arazoak sortzen ditu harrialde azpigaratuetan:

  • Demografia-hazkundea arina da, elikagai-ekoizpena baino arinagoa, eta horrek gosearen arazoa larritzen du.
  • Areagotu egiten da natura-baliabideen gaineko presioa.
  • Zerbitzu (erietxeak, eskolak...) eta etxebizitza gehiago behar dira.
  • Ez dago behar adina lanpostu.

Zenbait herriakdek familia-plangintzako politikak jarri dituzte martxan.

martes, 24 de marzo de 2009

AQUARIUM

Aquarium latinetik dator eta ura latinez "aqua" esaten da, gaztelaniaz agua esaten da eta denak esan nahi dute berea izateaz aparte ia hitz bera dira. Aquariuma Donostiko portuaren alboan dago kokaturik hiru pixu ditu eta oraindela gutxi berritu dute. Bertan ugaztunaren hezurdura haundia balearena zen. Ikusi nuen animalirik haundiena tiburoia zen eta txikiena kiskillak. Harrigarrienak gehienak ziren baino batez ere tropikalak. Medusa asko zeuden bai txikiak eta bai handiak. Tiburoi asko zeuden eta gainera embrioiak ikusteko aukera ere bazegoen amaierako pasiloan. Olagarroak bazeuden eta ikutzeko aukera ere bazegoen eta nik ikutu egin nuen. Ez dakit zer diren manglarrak, baina seguru ikusi egin nuen. Ba animaliei estresa sortzen diegula egia da egun osoa jendea kristaletatik begiratzen, batzuk kolpeak ematen eta denak builaka eta tontuarena egiten egoten dira horrek sortzen die estresa. Flaxa ezin zen erabili, bestela arrainak itsuak geratzen ziren. Aquariuma bisitatzea edozeineri aholkatuko nioke baina nei pizkat dezepzionatu egin zidan, gauza gutxi zeuden.

lunes, 23 de marzo de 2009

BIZTANLERIAREN BILAKAERA

-Biztanleria gutxi hazi zen XIX. mendera arte
Lehen gizakiak agertu zirenetik XIX. mendera arte, oso motel hazi zen munduko biztanleria. Jaiotza kopurua handia bazen ere, heriotza kopurua ere handia zen, batez ere osasun-arloan aurrerapenik egin ez zelako. Heriotza tasa haunditu egin zen gerra, gose eta epidemia-garaietan.

-Demografia-eztanda
Heriotza-tasak behera egin baitzuen. Nekazaritza teknikak hobetzen, elikagai gehiago lor zitekeen, eta zembait herriakdeek, horri esker, goseteak

-Gaur egungo egoera eta aurreikuspenak
6.500 milioi biztanle baino gehiago bizi gara munduan.Hazkunderik handiena herrialde azpigaratuetan gertatuko da, jaiotza-tasak altuak izango dira.Gaur egun, herrialde azpigaratuetan, 5.300 milioi pertsona bizi dira.Horrenbestez, 2050. urtean, munduko biztanleriaren % 85 egungo herrialde azpigaratuetan biziko dira.XXI. mendean, Zahartu egingo da munduko biztanleria.Jaiotza-tasak behera egiten jarraituko duela aurreikusten da, eta heriotza-tasak baxua izaten jarraituko duela.