miércoles, 25 de marzo de 2009

BIZTANLERIA HERRIALDE AZPIGARATUETAN

HAZKUNDE HANDIA

Herriande azpigaratuetan, handia izaten da, eskuarki, biztanleriaren hazkundea: %2tik gorakoa, Horren arrazoia jaiotza-tasa altua da.

Jaiotza-tasa altu hori lau arrazoi nagusi hauen ondorioa da:
  • Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi dira, eta familientzat ezin bestekoa da seme-alabek ere lan egitea.
  • Haurren heriotza-tasa altua dela-eta, emakumeek haur gehiago izaten dituzte, bai baitakite ez dutrela guztiek bizirik iraungo.
  • Erlijioak eragin haundia du, eta eskuarki, erlijioek ez dituzte onartzen jaiotza-tasa kontrolatzeko metodo artifizialak.
  • Gobernu askok ez dute familia-plangintzako kanpainarik egiten.

BIZI-ITXAROPEN LABURRA ETA BIZTANLERIA GAZTEA

Herrialde azpigaratuetan herrialde garatuetan baino laburragoa da bizi-itxaropena. Bizi-itxaropena laburra, herrialde azpigaratuetako biztanleria gaztea da.

ARAZOAK ETA POLITIKAK

Biztanle asko izateak arazoak sortzen ditu harrialde azpigaratuetan:

  • Demografia-hazkundea arina da, elikagai-ekoizpena baino arinagoa, eta horrek gosearen arazoa larritzen du.
  • Areagotu egiten da natura-baliabideen gaineko presioa.
  • Zerbitzu (erietxeak, eskolak...) eta etxebizitza gehiago behar dira.
  • Ez dago behar adina lanpostu.

Zenbait herriakdek familia-plangintzako politikak jarri dituzte martxan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario