lunes, 27 de abril de 2009

EGUNGO MIGRAZIOAK

1-Gaur egun honako hiru migrazio-fluxu bereiz ditzakegu: gutxien garatutako herrialdeetatik herrialde garatuenara, herrialde garatuen artean eta herrialde azpigaratuen artean.
2-Iheslariak dira haien herritik ateratzen direnak honako arrazioengatik, erlijioagatik, hizkuntzagatik, ideologiagatik eta iritziagatik jazarria izateko beldur delako, edo tratu txarrak jasotzeko beldur, edota hilko duten beldur.
3-Iheslari estatutua ofiziala da. Harrera-herrialdeak mantendu egiten du eta babesa ematen dio, (pag 99)

lunes, 20 de abril de 2009

gizakien seme-alabak


Filmaren jatorrizko titulua Children of men da eta haren zuzendaria Alfonso cuaron da.
Gidoia children of men nobelan oinarriturik dago P. D. Jamesek idatzitakoan. Filmako aktore nagusienak Clive Jwen eta Juliane Moore dira. Pelikularen propagandak honela zioen: 2027. urtea: gizateriaren azken egunak. Ez da haurrik jaio 18 urtetik hona. Baino niri ez zait normala iruditzen jaiotre tasa %0-koa izatea. Kutsadurarengaitik, gizonezkoak antzutasun kasua dute. Emakumezkoak ezin dute seme-alabarik eduki. Baina urte horretan ume bakar bat jaiotzen da. Protagonistak, umea daukan neskari laguntzen dio bidaia bat egiten. Daukan semea, giza proiektura eramateko eta arrisku asko pasa ondoren beraien helburua lortzen dute baina Theo hil egiten da, eta neskak bakarrik lortzen du giza proioektura iristea. Amaiera itxia da nere uztez. Gidoia Interesantea iruditu zait, eszenaratzea ongi, erritmoan nahikoa, aktoreen lana ona ta amaiera tristea da.

miércoles, 1 de abril de 2009

Easoko eskola

Atzo, 2009-ko martxoaren hogeita hamaik-ean ez genuen klasea eman, Donostira joan ginen trenez Easoko eskola batera. Loreak antolatu zuen aktibitate hori, teknologiako irakaslea. Baino Arantzazu ere bai etorri zen, gure tutora da. Estazioan klaseko ikasle guztiak bost euro eman genizkion Loreari trenean joateko tiketa erosteko, hamar pertsonako bonoa erosi genuen. Trena hartu genuen bederatzirak eta zortzian. Trenean sartu ginen Donostiara joateko. Hamarrak laurden gutxitan iritsi ginen gutxigorabehera. Estaziotik atera ginen eta eskolara joan ginen, pixkat urruti zegoen. Eskolara sartu ginen eta tallerrera joan ginen, beheko pisuan zegoen. Tallerrean egurrarekin lantzen zen dena eta horko irakasleak Antonio izena zuen eta oso majoa zen. Tallerrean sartzerakoan, aurrena taller guztia erakutsi zigun, makina guztiak zertarako erabiltzen diren, egurrak, toki bakoitzean zer egiten zen... Gero ezan zigun joku bat egingo genuela, laberintoa, hain zuzen ere. Egur karratu bat eman zigun laberinto bat irudikatuz. Guk egin behar genuena pasadizoak ziren. Gero limatu egin behar genuen dena eta gero plastiko transparente bat jartzeko gainean. Pieza egin genuen eta gero gure izena grabatu zigun makina batekin. Gero trena hartu genuen eta Zarautzera etorri ginen eta azkenengo klasea egin genuen.