miércoles, 1 de abril de 2009

Easoko eskola

Atzo, 2009-ko martxoaren hogeita hamaik-ean ez genuen klasea eman, Donostira joan ginen trenez Easoko eskola batera. Loreak antolatu zuen aktibitate hori, teknologiako irakaslea. Baino Arantzazu ere bai etorri zen, gure tutora da. Estazioan klaseko ikasle guztiak bost euro eman genizkion Loreari trenean joateko tiketa erosteko, hamar pertsonako bonoa erosi genuen. Trena hartu genuen bederatzirak eta zortzian. Trenean sartu ginen Donostiara joateko. Hamarrak laurden gutxitan iritsi ginen gutxigorabehera. Estaziotik atera ginen eta eskolara joan ginen, pixkat urruti zegoen. Eskolara sartu ginen eta tallerrera joan ginen, beheko pisuan zegoen. Tallerrean egurrarekin lantzen zen dena eta horko irakasleak Antonio izena zuen eta oso majoa zen. Tallerrean sartzerakoan, aurrena taller guztia erakutsi zigun, makina guztiak zertarako erabiltzen diren, egurrak, toki bakoitzean zer egiten zen... Gero ezan zigun joku bat egingo genuela, laberintoa, hain zuzen ere. Egur karratu bat eman zigun laberinto bat irudikatuz. Guk egin behar genuena pasadizoak ziren. Gero limatu egin behar genuen dena eta gero plastiko transparente bat jartzeko gainean. Pieza egin genuen eta gero gure izena grabatu zigun makina batekin. Gero trena hartu genuen eta Zarautzera etorri ginen eta azkenengo klasea egin genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario