jueves, 28 de mayo de 2009

NIRE KONPETIZIOA

Konpetizio bat egin nuen Loiolan (Donostian), martxoaren 14-ean (larunbata) eta 15-ean (igandea). Salto mota asko zeuden 0,30cm-tik, 1,30cm-tara. Nik egin nuen froga 0,60cm-koa zen eta 14 pertsonak hartu genuen parte, bai larunbatean bai igandean. Aurrena beroketa pistan sartu nintzen berotzera eta salto batzuk egitera, gero konpetizioa hasi zen. Larunbatean, seigarrena atera nintzen pistara eta laugarrena gelditu nintzen. Hamar salto ziren, ez nituen akatsik egin eta errekorridoa 71,81 segundutan egin nuen.
Igandean berriz, hamargarrena atera nintzen pistara eta bigarrena gelditu nintzen. Hamar salto ziren, ez nituen akatsik egin eta errekorridoa 59,01 segundutan egin nuen.
Oso ondo pasa nuen eta asko disfrutatu egin nuen. Parte hartzen zutenak oso atseginak ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario