viernes, 12 de junio de 2009

ZIENTZIA-FIKZIOA EUSKARAZ: EGILEAK ETA LANAK

Zientzia-fikziozko istorioek arrakasta izugarria izan dute XX. mendean, bai literaturan eta bai zinemagintzan ere. Hala ere, euskaraz sortutako lanak aintzat hartuta, badirudi Euskal Herrian zientzia-fikzioak zale gutxi dituela.
Zientzia-fikziozko lehen lana Iñaki Zuberdiaren Euskaldun bat Marten (1982) haur eta gazteentzako liburua izan zen. Ordutik, genero horretako lan bakan batzuk baino ez dira argitara eman, tartean Mayi Peloten 2061: antzinako kronikak (1990), Aitor Aranaren Azken gurasoak (2003) eta Asel Luzarragaren Karonte (2005).

No hay comentarios:

Publicar un comentario